Pribatutasun-politika
Zirriborroa, berrikusteke.
Nork tratatzen ditu zure datuak
Izana Talentua Bide E.O. (IFZ E19433408), Euskadi etorbidea 7, behea eskuma, 20560 Oñati. Harremana: [email protected].
Zein datu
Zure emaila eta izena, zure seme-alabaren izena, hezkuntza-etapa, parte hartzen duzun tailerra, galdetegi bakoitzeko bai-erantzunen kopurua eta idazten dituzun zalantzak. Ez ditugu galderaz galderako erantzunak gordetzen.
Zertarako
Tailerra prestatzeko eta zurekin zure seme-alabaren gurpila komentatzeko. Bereiz onartzen baduzu bakarrik, Izanaren beste zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.
Oinarri juridikoa
Zure baimena. Nahi duzunean ken dezakezu, [email protected] helbidera idatzita.
Zenbat denboraz
Tailerra eta urtebete geroago arte, lehenago ezabatzeko eskatzen ez baduzu.
Nork gehiagok ikusten ditu
Izanatik kanpo inork ez. Cloudflare (web honen ostatua) eta Airtable (erantzunen biltegia) erabiltzen ditugu tratamendu-arduradun gisa. Airtablek Europar Batasunetik kanpo gorde ditzake datuak, DBEOk aurreikusitako bermeekin.
Zure eskubideak
Sarbidea, zuzenketa, ezabaketa, aurkaratzea, mugaketa eta eramangarritasuna eska ditzakezu [email protected] helbidera idatzita. Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edo Datuak Babesteko Espainiako Agentzian ere erreklama dezakezu.
Castellano